Osziladore elektroniko

Anplifikazio operazional baten lasaitasun-oszilagailua.

Oszilagailu elektronikoa zirkuitu elektroniko bat da, seinale elektroniko oszilatzaile eta periodikoak ekoizten dituena. Orokorrean uhin sinusoidalak eta karratuak ekoizten ditu. Oszilagailuak elikatze-iturri bateko korronte zuzena (KZ) korronte alternoko (KA) seinale bihurtzen du.

Gailu elektroniko askotan erabiliak dira, gailu digital sinpleenetatik adibidez, kalkulagailu bat; gailu konplexuagotaraino, ordenagailuak, periferiko konplexuak edota zirkuitu bereziak.

Gehienetan oszilagailuak irteerako seinalearen frekuentziaren arabera bereizten dira:

  • Frekuentzia baxuko oszilagailua (ingelesez Low Frequency Oscillation, LFO) frekuentzia baxuko seinaleak ekoizten dituen oszilagailu bat da, gutxi gorabehera 20 Hz-koa. Termino hori audio-sintetizatzaile arloan erabilia da audioko frekuentzia-oszilagailuengandik ezberdintzeko.
  • Audio-oszilagailuak audio barrutiko frenkuentziak sorrarazten ditu, 16 Hz eta 20 Hz bitartekoak.
  • Irrati-frekuentziako oszilagailuak irrati barrutiko frenkuentziak sortzen ditu, 100 kHz eta 100 GHz bitartekoak.

Inbertsore oszilagailuak korronte zuzeneko elikatze-iturri batetik abiatuta korronte alternoko potentzia altuko irteerak ekoizteko diseinatuta daude.

Oszilagailu elektronikoak sailkatzean bi mota nabarmentzen dira: oszilagailu lineala edo harmonikoa eta oszilagailu ez-lineala edo lasaitasunezkoa.

Elektronika modernoan nonahi aurki daitekeen oszilagailua kristal-oszilagaua da. Horrek 32 kHz eta 150 MHz altuko frekuentziak ekoizten ditu, eta 32 kHz-ko kristalak erabiliz lortzen ditu frekuentzia horiek. Kristal horiek ohikoak dira kronometrajeetan, erloju-sorgailuko frekuentzia altuetan eta irrati-frekuentziako aplikazioetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search